Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

CC_BY_SA_2.0_Ginny

Gatazkak, gudak, mugimendu sozialak, gutxietsien gatazkak... Komikiak ere badira gaur egungo egoera ezagutzeko lehio paregabea.

David Zapirainek Ubiken ikusgai egongo diren komiki sozialen aukeraketa egin du. Zeintzuk izan dira jarraitu dituen irizpideak? Zeintzuk dira ezinbesteko tituloak? Zatoz aurkezpenera eta izenburu nabarmen guzti hauek ezagutuko dituzu. Maileguan ere eraman ditzakezu. 

 

Hogarthen A Harlot´s Progress; Töpfferren Histoire en estampes: gai sozialak irudien bidezko errelatuen hastapenetan daude. Era berean, marrazki hauen garapen ez akademizista den heinean, komikiaren teknika sortzea ere gai sozialtzat jo dezakegu. Gainera, irudien bidezko errelato berritzaile hauen intentzioa kritikoa zen, satirikoa. Funtzio soziala ezin bereiztu komikien sorreratik.

Eskaera eta eskaintza ez ezik, artisten eta irakurleen baitan da komikiak sozialak izatea. Soziala, baina, zer da? Xaudaró-ren Tito y Tif, Hergé-ren Tintín au Congo, edo George eta Viollier-en Les aventures de Manzana et Patxaran,.. ez al dituzte hauek autoreen eta euren inguruko gizartearen ideiak eta baloreak islatzen? Hau da, inolako asmo kritikorik agertu ez arren, batez ere agertzen ez duelako, orduan ere komikia soziala da, unean uneko eta tokian tokiko ideologia nagusia identifikatzen laguntzen baitu. Beraz, CIAk Grenadako inbasioa zuritzeko argitaratu 1984 Grendada edo komikien bidez Suicide Squad sandinisten aurka bidaltzea, horiek ere gizartean ideiak nagusitzeko tresna dira. Komikia, edozein arte adierazpen bezala, ez da neutroa.

Bestalde, marrazkiak direnez, haur literaturarekin lotzen denez, lan hauen mezuak inofensibotzat hartzen dira maiz. Hobengabetasun horretaz ez ote zen baliatu V. Mora, El corsario de hierro edo Trueno kapitainak aldarritzatzen zituzten baloreak zentsuraren uztarria zeharkatzeko haurrak ginenean? Haur oroitzapenetik haratago,irudien bidezko errelato sozialak egun gurean duen indarra hala DSS2016ko Tirabirak deritzan ekimenak nola Tasiok, Orozek, Olariagak, Zaldieroak eta Irritzia atalak jasotzen dutela uste dugu.

Halaber, haurtzaroa eta DSS2016ren arteko unibertsoa, SOS dossier ecológico, Makoki, El Vibora... eta euskal fanzineetan marraztu duten hamaika artista anonimok betetzen dute. Bai eta gure gizartearen alde ilunenak Sci-Fi-pean ezkutatzen dituzten komikiak edo bestelakoak izateagatik jendartearen parte izateari uko egiten ez dioten... mutanteek.

Bizitza oso bat, hain zuzen ere. Kultura zehatza, hain zuzen ere. Hori da atzematen dena aipatu unibertso hori osatzean. Izan ere, komisarioa ere gizartean dago murgilduta.

Bestalde, hainbat egileen aburuz, gai gehiegi eta oso bestelakoak batzen ditu “soziala” deitzen dugun labelak. Horrek, komiki sozialak duen gaitasuna murrizten du, oinarrizko funtzioa, funtzio soziala, lausotzen baitu. Hala dio, besteak beste, M. Prior-ek La Vanguardia egunkarian eginiko elkarrizketan (2016-01-29) : la etiqueta comic social domestica la parte que deberia ser subversiva. (subertsiboa behar duen komikia otzandu du label sozialak).

Horiek horrela, nork bere genealogia kulturala ala komikeroa eraikitzen badu ere, hau da, ibilbide pertsonala osatzen badu ere, oroitzapen zein bizipen kultural pribatuek jende askoren oroitzapen eta esperientzekin bat egiten dutenean komunak pribatua gainditzen duela pentsatzen dugu. Asterix eta zentral nuklearra lekuko, komikia eta salaketa soziala kultura popularraren osagaia dela erakusten baitu honek.

Honi guztiari heldu diogu gure zerrenda osatze aldera. Salaketa ez da beti modu esplizituan agertzen; salaketa ez da soilik gertuko gizarteari buruzkoa; soziala kontakizun pertsonala izan daiteke. Eta, batez ere, zentsu hertsian zein zentsu zabalean, komiki soziala ez da aspergarria.

Ezaugarri horiek buruan, honatx aztoratu, pentsarazi eta une gogoangarria pasatzea helburu duen ondoko hautaketa hau.

David Zapirain

Descripción Corta

Gatazkak, gudak, mugimendu sozialak, gutxietsien gatazkak... Komikiak ere badira gaur egungo egoera ezagutzeko lehio paregabea.

Temática
Autor-es
Invitados
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Komiki sozialen David Zapirainek egindako aukeraketa
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si