La ciudad del trabajo, Guillermo G. Peydró, Espainia, 2015, 61', JB, DCP.
Gijóngo Unibertsitate Laborala, Valle de los Caídos-ekin batera, autarkia frankistaren garaiko arkitektura monumentalaren adibiderik handiena da. "Laborategi sozio-pedagogiko" honetan, mila haurrentzako barnetegi baten moldean, gauzatu egiten zen Ordena Berriak etorkizunerako nahi zuen forma. Diktaduraren lehenengo bi hamarkadetako zineari dagozkion audio zati aproposen bidez, arkitekturaren eta ideologiaren arteko harremana arakatzen du film honek . Eta forma osagarriak saiatzen ditu eraikin-hiri honen hainbat alderdi argitu nahiz: inplikazioak, kokapen anbiguoa, utopiaren eta distopiaren artean, eta haren arkitektura bakana, Piero della Francescaren eta Piranesiren artean.
Zinema eta arkitektura zikloaren edizio berria irekiko du Guillermo G. Peydró-ren 'La ciudad del trabajo' filmaren proiekzioak, zinemagilea bertan dela.