¿Puede la dialéctica romper ladrillos? (La dialectique peut elle casser des briques?), René Viénet. Frantzia, 1972, 90'
Urtea amaitzeko, eskandaluzko komedia politiko bat. Ukabilka itxiko dugu urtea.
René Viénetek B serieko ekialdeko arte martzialen film baten eskubideak erosi zituen, Kuang-Chi tu zuzendariaren Crush (1972), eta manifestu boteretsu bihurtu zuen estilo situazionista garbian. Aldatutako gidoiak klase-borrokako istorio bihurtzen du Kung-fuko film hau, hegemonia kulturalaren kritika erradikala eta subertsio iraultzailearen tresna. Samuraiak eta geishak marxismoaz, dialektikaz eta kapitalismoaren aurka borrokatzeko moduaz hitz egiten.
B serieko ekialdeko arte martzialen filma, bikoizketaren bidez komedia politiko situazionistan trasnformatua.