María Cañasen proposamena, Adonay Bermúdez-ek komisariatutako Langabezia teknologikoa proiektuaren baitan.
María Cañas (Sevilla, Espainia, 1972).
La mano que trina, 2015.
Bideo‑artea.
11’ 27’’
Mugikorrari begiratzen diogun bitartean igarotzen den hori da bizitza. Laster ez dugu ez irakurri, ez hitz egin beharko, ulu egiten jakitearekin nahikoa izango dugu. La mano que trina teknologiaren alde ilunaren gaineko erakusketa‑matxinada da, “tekno‑paranoia”, selfiearen erlijioa, “teknopatiak”, dementzia digitala, zaharkitze programatua, zabor elektronikoa eta “posthumanismoa”. La mano que trina ijitoen black mirror eta bideo-gerrilla da. Artistak bere diskurtsoa gizakiak teknologiarekin dituen harreman konplexuetan ardazten du eta horrek nola eragiten duen eremu pertsonalean, sozialean eta lan‑eremuan.