18:00, Aurkezpena Santos Zunzuneguiren eskutik.
19:00 Lady Windermere’s Fan (El abanico de Lady Windermere), Ernst Lubitsch, AEB, 1925, 98', 35mm, elkarrizketarik gabea, intertituluak ingeselez SE.
Lan honek Lubitsch-en ukitua du zalantzarik gabe: Oscar Wilderen izen bereko antzezlana erreferentzia hartuta, emaitza komedia sentimental eta korapilatsu bat da, zeina agertoki sofistikatuetan girotua baitago. Itxuraz lan arina da, baina ohiko topiko eta leku guztiak desmuntatzeko moduko ironia zorrotza du ardatz.
Erlynne andrea Windermeretarren lurretan agertzen denean haien bizitzak hankaz gora jartzen dira. Batetik, Lord Windermereri familiako sekretu bat aitortzen dio, xantaia gisa. Bestetik, Lady Windermereren urtebetetze-jaian agertzen denean susmoak eta zeloak pizten ditu; izan ere, zurrumurruen arabera baliteke abenturaren bat egotea Mrs Erlynne eta Lord Windermereren artean.
18:00, Aurkezpena Santos Zunzuneguiren eskutik.
19:00 Lady Windermere’s Fan (El abanico de Lady Windermere), Ernst Lubitsch, AEB, 1925, 98', 35mm, elkarrizketarik gabea, intertituluak ingeselez SE.