Laia Estruch (Bartzelona, 1981). Bartzelonan bizi da eta bertan egiten du lan.
Arte Ederretan lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitatean. Lizentziaturako azken urtea The Cooper Union Unibertsitatean (New York, 2010) egin zuen.
"Ciutat de Barcelona 2021" saria, "Cervezas Alhambra 2022" saria eta "Premis Galeries 2019" saria jaso ditu.
Ahotsa eta gorputza dira Laia Estruchen ikerketaren ardatzak; eskulturaren eta ekintzaren erdibidean kokatzen den praktika artistikoa. Artistarentzat gorputzaren hedadura bat da ahotsa, hizkuntzaren, hizketaren, generoaren edo gizarte-egituren inguruko gaiak sintetizatzeko gai dena. Bere azkeneko lanetan, hiriko espazioek eta haien egitura fisikoek eguneroko bizitzan duten zeregin garrantzitsua ikertu du artistak. Bere proiektuetan ‘spoken word’, abestia, objektuak eta argitalpenak erabiltzen ditu, a cappella ahotsaren eta teatralizatu gabeko gorputzaren emozio-aukerak aztertzeko. Horrela, hausnarketarako gune bat irekitzen du hizkuntzaren, soinu-grabazioaren eta ahozko bere artxiboaren izaera performatiboari buruz. Set eskultorikoak diseinatzen ditu, eszena eta esperimentazio-gune gisa sortuak, ahotsaren, soinuaren eta keinuen bidez gorputza eta hitza ekintzaren eremura eramateko.
Besteak beste, bere lana honako erakundeetan aurkeztu da: Macba, Barcelona (2012 eta 2022), Fundación Antoni Tàpies, Barcelona (2014), Centro Párraga, Múrcia (2016), Teatro Pradillo, Madrid (2016), Antic Teatre, Barcelona (2016), Chapelle des the Beaux-Arts, Paris (2017), CA2M, Madrid (2017), Museo Picasso, Barcelona (2018), Fundación Botí, Córdoba (2018), CentroCentro, Madrid (2019), Fundación Joan Miró, Espai13, Barcelona (2019), Centro Cultural de España en México CCEMx (2020), Ciudad de México, Sâlmon (2020), Poesia i + a Caldes d 'Estrac jaialdia (2020), Festival Grec/Creació i Museus (2020), Fundació Joan Brossa de Barcelona (2020/21), La Virreina Centre de la imatge de Barcelona (2020), Heinrich Ehrhardt Galeria (2021 eta 2022), "Festival Embarrat", Museu Trepat de Tàrrega (2021), "Festival Plataforma 2021" Galiziako Arte Garaikideko Zentrora (CGAC,2021), "Domingo" Madrilgo Casa Encendida jaialdian (2021), PUBLICS (2022) Helsinkin, Madrilgo ARCO Azoka (2022), Lleidako La Panera Arte Zentroa (2022), C3A Andaluziako Sorkuntza Garaikideko Zentroa, Kordoba (2022), Sandretto Fundazioa Madrilen (2022), Ehrhardt- Flórez galeria, Madril (2022), Cerezales Fundazioa, Leon (2022), Azkuna Zentroa, Bilbo (2022), Hauser and Wirth Menorca (2023), TEA Tenerife Espacio de las Artes (2023), MNAC Museu Nacional d 'Art de Catalunya de Barcelona (2023), Galeria Municipal do Porto de Portugal (2023), Concomitentes - Aguas Vivas en Cantábria (2023-24), PATIO ZONAMACO México (2024).
Argazki kreditoa: Javi Fernández