L'Atalante, Jean Vigo, Francia, 1934, 89' DCP 4K, JB FR, Azp ES
L'Atalante Jean Vigok zuzendutako lehen film luzea da eta bakarra, filmatzea burutu eta gutxira, 29 urte zituela, hil egin baitzen. Tamalez, ezin izan zuen ikusi lanak 20 urte geroago izandako arrakasta, Frantziako zinemaren lan nagusietako batean bihurtu arte.
Filmak Jean eta Juliette-ren arteko maitasun istorioa kontatzen du. Istorio honen izateko arrazoia, Parisen 20. hamarkadako langileen klase sozialaren mundu zorrotza da, anbiguotasunak eta paradoxak barne. Jean, aukera gutxiko gazte inozo eta kontserbadorea, Juliette, abenturak itsututa Paris, argiaren hiria, ezagutu nahi duen gazte sineskorra, eta Jules, zalantzazko morala duen marinel gizagaixoa. Hirurak batera, itsasmutil gazte batekin, ezkonbidaian abiatuko dira L'Atalante itsasontzian.
Gaumontek, Cinémathèque française-k eta The Film Foundation-ek (Martin Scorsese) 2017. urtean zaharberritutako kopia (4K) CNCren -Centre national du cinéma et de l'image animée- laguntzarekin. Zaharberritze-lana L'Immagine Ritrovata eta L'Image Retrouvée laborategiek burutu dute BFI, Cineteca Italiana eta Cinémathèque française kontserbatutako jatorrizko nitratoko kopiak erabiliz. DCP 4K bermasterizazioa. Mundu mailako berrestreinaldia 2017ko Cannes Classics sailean.
Filmak Jean eta Juliette-ren arteko maitasun istorioa kontatzen du. Istorio honen izateko arrazoia, Parisen 20. hamarkadako langileen klase sozialaren mundu zorrotza da, anbiguotasunak eta paradoxak barne.