Imagen
Imagen
Descripcion
Lawrence Abu Hamdan private ear bat da (belarri pribatua). Soinua bera eta horrek politikarekin duen elkargunea interesatzen zaizkio, birako musikari eta DIY («egizu zuk zeuk») musikaren bideratzaile gisa duen esperientzian oinarrituta. Artistaren soinu-ikerketak froga gisa erabili dira Erresuma Batuko Asilo eta Immigrazio Auzitegian, baita zenbait erakundeen defentsa gisa ere, hala nola, Amnesty International eta Defense for Children International, Forensic Architecture taldeko beste ikertzaile batzuekin batera.
Abu Hamdanek 2017an amaitu zuen bere doktoregoa Londresko Unibertsitateko Goldsmiths College delakoan, eta ikerketa-bekak egin ditu ere Chicagoko Unibertsitateko Gray Center for Arts and Inquiry zentroan eta New Schooleko Vera List Centre for Art and Politics zentroan.
Abu Hamdanek Veneziako 58. Bienalean, Gwangjuko 11. Bienalean eta Xarjako Bienalaren 13. eta 14. edizioetan erakutsi du bere lana, bai eta honako toki hauetan ere: Witte de With, Rotterdam; Tate Modern Tanks, Chisenhale Gallery, Hammer Museum (Los Angeles), Portikus (Frankfurt), The Showroom (Londres) eta Casco (Utrecht). Bere lanak MoMA, Guggenheim, Van AbbeMuseum, Centre Pompidou eta la Tate Modern museoetako bildumetan daude. Abu Hamdanen lanak hainbat sari irabazi ditu, hala nola Edvard Munch Arteen Saria (2019), Nam June Paik hedabide berrientzako saria (2016) eta, 2017an, Rubber Coated Steel (kautxuz estalitako altzairua) filmak film labur onenaren Tiger saria irabazi zuen Rotterdamgo Nazioarteko Zinemaldian. 2019 Turner sarirako, Abu Hamdanek eta Helen Cammock, Óscar Murillo eta Tai Shani artista hautatuek aldi baterako talde bat osatu zuten saria batera jasotzeko.
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores