Katixa Agirreren Zinema fest bat da liburuaren aurkezpena. Enkontru ezinezko bat Zinemaldiaren 70. urteurrenean, Nosferatu Bildumako X. zenbakia.
Ruth Pérez de Anucita Donostia Zinemaldiko Komunikazio arduradun eta zuzendaritza eta hautaketa batzordeko kideak elkarrizketatuko du idazlea.
Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak Donostia Zinemaldiaren laguntzarekin argitaratutako liburuak Zinemaldia 70 zikloa biltzen du. Joan den urtarriletik abendura arte, Donostia Zinemaldiaren 70 urteak errepasatzen ditu, programaziotik pasa ziren titulu garrantzitsu batzuen proiekzioarekin.
Zinema festa bat da
Miramar jauregia festa berezi baterako prestatzen ari da. Izan ere, Zinemaldia 70. urteurrena ospatzen ari da. Horregatik, gonbidatu berezi samarrak bilduko dira gaur gauean. Guztiek dituzte bi ezaugarri komun: Donostia Saria jaso zuten eta hil egin dira.
Lauren Bacall inoiz baino dotoreago agertuko da, Gregory Pecki kosta egingo zaio egoera ulertzea, Max von Sydow dantzatzera etorri da, Agnès Varda dokumental bat egiten saiatuko da eta, nola ez, Bette Davisek hartuko ditu anfitrioi lanak. Gaua sorpresaz, liskarrez, mozkorraldiz eta oroitzapenez beteko da. Azkenean denak ados jarriko dira: zinema ospatu beharreko jaia da.
Katixa Agirre
Katixa Agirreren Zinema festa bat da liburuaren aurkezpena.