Imagen
Imagen
Descripcion

 

Liminal Bits Laura Benech eta Renee Carmichael-ek sortutako podcast eta proiektu tentakuluduna da. Mugako eremu teknologikoengatiko interesak, botere teknologikoaren fluxuen analisi kritikoak, binarioa denetik harago doazen esperientzia poetikoek eta difrakzio kuantikoko ariketek batzen gaituzte.

2020an sortu zen, eta beren lehen produkzioa irakurketa poetikoekin, fikzioekin, soinuekin, gaztelaniazko hitzaldi birtualekin eta ikus-entzunezko produkzioekin zerikusia duten bizipen esperimentalak hizpide dituen podcast bat izan zen. Prozesu-elkarrizketa horiek abiapuntutzat hartuta hasi da itzulpen-proiektu basati bat egiteko eta fisika kuantikoarekin tailer batean esperimentatzeko proiektua. Esperientzia horrekin jarraituko dugu, bertatik ateratako materialarekin argitalpen bat prestatzea baita asmoa. (https://liminalbits.net/)

-Renee Carmichael ikertzailea, idazlea eta mugimenduaren, gorputzaren eta algoritmoaren esperimentatzailea da. Elementu abstraktu eta sentsorialak aztertzen ditu performance intimoen, testuen, bideoen, kodean idatzitako poemen eta artelan digitalen bidez.

-Laura Benech artista bisuala da. Sare horizontalak, kodeak eta errorearen potentzialtasuna ditu hizpide bere proiektuetan. Bere azken produkzioetan naturaren birtualizazioa, 3D landare hibridoak eta Kapitalozenoko loturak aztertu ditu.

 
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
podcast
Tipo
Invitados