Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

 

(Programa osorik jarraitu ahalko da streaming bidez Mozzila Hubs-en sortutako ingurune birtualean. Sartzeko, egin klik hemen)

 

IMMATERIAL errealitate digitalaren paradigmaren inguruko topaketa esperimentala da.

Printzipioz interes eta/edo profil jakin batzuk dituzten pertsonenkin erlazionatzen dugu presentzia digitalaren paradigma, hala nola, bideojokalariak, adin-tarte edo azpikultura jakin batzuk. Baina, gizartearen ludifikazioak eta ikusizko kulturaren logikek gero eta gehiago interpelatzen gaituzte bideo-jokotik eratorritako kode eta lengoaietan, eta birtualtasuna leku immaterial eta erreal gisa planteatzen duten espazio edo lurralde digitaletara garamatzate (era berean) gero eta sarriago. 

IMMATERIAL programak espazio birtualaren eta horrek dituen logiken inguruko topaketa proposatzen du. Avatarra, autoantzezpena, lekuan egotea edo gorputzak digitalki ulertzeko moduak aztertuz. Topaketa honen proposamena eszenatoki birtual batetik abiatzea da, Tabakaleraren fatxada batetik, eta bertatik eraikuntza politiko, poetiko eta artistikorako modu kolektiboak bateratzea. Horretarako, topaketa diseinatu eta kudeatzeko, ideia hauekin bat egiten duten ibilbideak egin dituzten eragileen konplizitatea lortu da, beraiekin batera gune immateriala baina erreala sortzeko helburuarekin. 

 

EGITARAUA:

Ekainak 1 17.00.Irekiera eta topaketaren aurkezpena

17.30. “NFTak, kriptoartea eta blockchain iraultza. Azkar, eztanda egitear daude!” -- Xabi Abel - Zeda -- EUS/EU -- Streaming

NFT edo non fungible token fenomenoa jorratuko duen aurkezpen esperimentala; aktibo ez suntsikorra da, eta aukera ematen du besteak beste artelan edo pieza digitalak bloke-kate batean (blockchain) erregistratzeko. Hitzaldian fenomenoa eta arte digitalarekin duen harremana, une honetako erabilera kontzentratzen duten teknika eta plataformak, eta etorkizuneko aplikazioak aurkeztuko dira. 

19.00. “Asalto inaugural”- performance parte-hartzailea -- Pablo Martínez Garrido -- ES -- Streaming Tabakalerako espazio birtuala ezagutuko dugu, eta zentroaren dimentsio berria biziko dugu. 

 

Ekainak 2

12.00. Orákulo -- Giza kode birtualak --

Adimen artifizial futurologoei buruzko dinamika esperimentala.  

17:00. IMMATERIAL TV -"LANA"- online proiekzioen zikloa -Streaming

                  "La arquitectura de nuestro hogar"-Azahara Cerezo y Jose Iglesias Gª-Arenal,2021

                  "Motores de Búsqueda Avanzada"-Mayte Gómez Molina + Biznaga, 2021

                  "The Unreal" Concepto y voz: Gloria López Cleries /Visuales: Sive Hamilton Helle/ Música: Ernesto Ojeda 2019

17:30. “Robots que juegan. Arte, inteligencia artifical y juego” -- Mónica Rickic + Luca Carrubba -- ES -- Streaming

Bideo-jokoak lagungarriak izan daitezke giza harremanak ikuspuntu askatzailetik ikusteko? Robotak dibertitu daitezke bideo-jokoekin jolasten? Gizarte-harreman mota berriak irudikatu ditzakegu makina autonomoen erabileratik abiatuta? Mónica Rikić bitarteko berrien artistaren obratik abiatuta robotikaren, errealitate bideo-ludifikatuaren eta pandemiaren ondoriozko espazio eta denboraren pertzepzio berriaren arteko harremanarekin lotutako hausnarketa irekitzen da. Elkarrizketa horretan artearen, bitarteko berrien eta jolasaren arteko lotura-puntuak eta hausturak aztertzen dira.  

19:00. “Desmaterialización de nuestro tiempo, trabajo y movimiento en la metáfora digital. Hago CHAS y aparezco a tu lado -- Ontologías feministas” + Azahara Cerezo + Liminal Bits -- ES -- Streaming

Elkarrizketa honetan Digital Labour delakoa ikusezin bihurtzen, gozatzen eta idealizatzen duten politikak jorratuko ditugu. Noraezean dauden zerbitzari moduan, atsedenaren aurrean lan kognitiboaren, laguntzaile pertsonal birtualen, datuen koreografien, denboren modelizazioaren eta nomada digitalen 24/7 begizta landuko dugu. 

 

Ekainak 3 

12.00.  “Topiak. Etorkizuna ez da zena”. (Aurkezpena) -- Ane Rodriguez + Ane Abarrategi -- ES+EU--Streaming

Etorkizun ofizialek konplexutasuna sinplifikatzen dute eta ziurtasuna ematen dute etorkizunari forma emango dioten indarren inguruko galderak egin ordez. Baina etorkizuneko narratibak aldaketarako oztopo izan daitezke. Topiak espekulazio-talde bat da, eta haren xedea da etorkizunen gaitasun disruptibo eta kolaboratzailean sakontzea; orainaldian eragiteko etorkizunen prototipoak egitea. Hitzaldian, taldearen lan-prozesua eta haren emaitzetako batzuk ezagutuko ditugu. 

13.00.  “Topiak. Etorkizuna ez da zena”. -- Ane Rodriguez + Ane Abarrategi -- ES+EU-- Aurrez aurreko tailerra Z aretoan (izen-ematea hemen)

Tailerrean beste kontakizun batzuk landu eta espekulatu nahi ditugu, eraikuntza linealetatik eta irudi distopiko eta utopikoetatik aldenduta. Etorkizun hautsi, inperfektu eta mundutarrak irudikatuko ditugu, non egunerokoak eta zikintasunak ere tokia izango duten.  

17.00. IMMATERTIAL TV. "GORPUTZA" Online proiekzioen zikloa. Streaming

                 "Main-stream"-Cruelaudia,2020

                   "Please don’t stop the music (¿Qué le hemos hecho a Rihanna?) Un poema" -Mayte Gómez Molina,2021

                    "Bolloisla" -Blanca Arias,2020

                "Tu cuenta ha sido inhabilitada" La Sofy, 2021

 

17.30. “Desbordar los cuerpos y el género en visibilidades tecnopoliticas -- Ontologías feministas” + Xeito + blanca arias -- Streaming

Honako hau dio Legacy Russel-ek Glitch Feminism manifestuan, zeina elkarrizketa honetarako bide gisa erabiliko dugun: “digitalaren bitartez, mundu berriak egiten ditugu eta gurea aldatzera ausartzen gara”. Horrez gain, hau ere badio: “digitalaren bitartez gorputzak, glitch moduan, genesia topatzen du”. Blanca Arias eta Xeito Fole artistekin batera, Ontologías Feministas kolektiboaren laguntzarekin, zulo guztietan sartuko gara irudi eta subjektu lauso, difuminatu, leun edo lehorretan irudikatutako teknologia-aniztasuna jorratzeko, hala nola ustekabeko akatsak. Kosmologia tekniko berriak eraiki nahi baditugu, haragiaren eta makina soziokulturalaren kodeak gaindituko dituzten gorputz eta indibidualizazio berriak behar ditugu, gure metafora digital askoren irudikapen okerra. CHAS batekin materializatzen gara eta berriro mugitzen gara.

 

Ekainak 4

12.00. “Bienvenido a CCT. Cursillo de consuelo, confort y triggers. De cómo el régimen neolibel nos robó la idea de estética sensorial en nuestra esfera digital” -- Ontologías Feministas -- ES --Streaming

Ikastaro honetan merkatu-nitxo berri batean zentratutako estetika sentsorial bati aurre egiteko oinarrizko estrategiak ikasi ahalko dituzu, urrats sinple eta erosoekin: wellness edo ongizatearen kapitalismoa. Satisfying Videos, ASMR edo urruneko parajeetako sukaldaritza bezalako online fenomenoen bitartez, erretorika neoliberalak estresa edo antsietatea despolitizatzea lortu du. Autodefentsa-estrategien erabilera eta pantone pastel delakoaren aurkako goragale digitala bizitzeko beharra sustatzen ditugu. Ontologias Feministas kolektiboak azaleko asebetetze eta etekinak bermatzen dizkizu ikastaroaren maila guztiak amaitzean.  

Descripción Corta

IMMATERIAL errealitate digitalaren paradigmaren inguruko topaketa esperimentala da.

Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2021
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Digitalki bitartekaturiko errealitateen topaketa
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si