Imagen
Imagen
Descripcion

Lisa Feldman Barrett doktorea Northeastern University unibertsitateko psikologia-irakaslea da, eta plaza bat dauka bai Harvardeko Medikuntza Eskolan bai Massachusetts estatuko Ospitale Nagusian. Garunaren bizitza sekretua liburuaz gain, Barrett doktoreak 200 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu Science, Nature Neuroscience eta psikologiako eta  neurozientzia kognitiboko beste aldizkari entzutetsu batzuetan. Horrez gain, sei bolumen akademiko argitaratu zituen Guilford Press argitaletxearekin. TED hitzaldi famatu bat ere eman zuen.

Barrett Doktoreak Pioneer saria jaso zuen Osasunaren Institutu Nazionalen zuzendariaren eskutik, garuneko emozioaren ikerketa iraultzaileagatik. Milioika dolarreko sari lehiakor horiek sekulako sormena erakusten duten zientzialariei ematen dizkiete, biomedikuntza-ikerketa eta ikerketa konduktuala eraldatuko dutenak. 2019an Guggenheim beka bat ere jaso zuen. 

Bere lorpenen artean, Barrett doktoreak Kongresuaren aurrean eman zuen testigantza, FBI erakundeari bere ikerketa aurkeztu zion, Minbiziaren Institutu Nazionalari kontsultatu zion, Through The Wormhole dokumental-seriean azaldu zen Morgan Freemanekin eta The Today Show programan Maria Shriver-ekin eta mundu osoko irrati- eta telebista-saioetara gonbidatu dute. Arte eta Zientziaren Akademia Amerikarreko kide hautatua da, baita Kanadako Royal Society erakundekoa ere.
Proyectos participa
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Doktorea eta psikologia-irakaslea Northeastern University unibertsitatea( Boston)
Tipo
Invitados