Imagen
Imagen
Descripcion

Lois Patiñok (Vigo, 1983) Madrilgo Unibertsitate Konplutensean psikologia ikasi zuen eta, aldi berean, Tai eskolan zine ikasketak egin zituen. Zine formazioa osatu zuen New Yorkeko NYFAn eta Bartzelonan, Pompeu Fabra Unibertsitatean dokumental sorkuntzaren inguruko masterra egin zuen. Berlinen bideosorkuntza ikastaroak egin ditu eta hainbat tailerretan parte hartu izan du. Besteren artean, Joan Jonas, Pedro Costa, Víctor Erice, José Luis Guerín edo Daniel Canogarrekin. Bere bideolanak eta bideoinstalazioak hainbat lekutan izan dira ikusgai: Centro Cultural San Martín (Buenos Aires), Casa Encendida (Madril), CCCB (Bartzelona), Fundación CaixaGalicia (A Coruña), MARCO (Vigo), Fundación Luis Seoane (A Coruña)...

Bere pelikulek nazioarteko jaialdietan hartu dute parte: Locarno (Suitza), Rotterdam (Holanda), New York Film Festival (AEB), BAFICI (Argentina), Oberhausen (Alemania), Erroma (Italia), Vila do Conde (Portugal), Media City (Kanada), Viennale (Austria), Clermont-Ferrand (Frantzia), Punto de Vista...edo Rencontres Internationales Paris/ Berlin/ Madril programan, Pariseko Centre Georges Pompidoun, Berlinen Haus der Kulturen der Welt eta Madrilgo Museo Reina Sofían. Montaña en sombra lanak sariak irabazi zituen Oberhauseneko eta Clermont-Ferrandeko jaialdietan. Locarnoko 66. zine jaialdian zuzendari berriari saria jaso zuen Costa da Morte lanagatik. Lan horrek Italiako Festival dei Popoli, Txileko Valdivia FF eta Sevillako Festival Europeon saritua izan zen.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Zinemagilea
Tipo
Artistas y Creadores