Udazkenero legez, Tabakalera arkitekturaren mundura gerturatuko da programa desberdinak baliatuta. Zinema departamentutik egiten dugun ekarpenaren abiapuntua hainbat galderek osatzen dute: Zein izan da zinemaren ekarpena hirien irudikapen kolektiboa osatzeko? Zergatik bizi dugu film baten barruan egotearen sentsazioa Los Angeles bezalako paisaia ikusten dugunean? Eta zinemak hainbat paisaia begiratzen erakutsi badigu, kontrako zentzuan ere egin daiteke bidaia bera? Arkitekturak eta hirigintzak erakutsi diezagukete filmak ikusten?
Galdera hauei guztiei erantzunak topatzen hasteko, programazio bikoitza prestatu dugu. Alde batetik, klasiko garaikide baten proiekzioa; irudimen zinematografikoa eta hirigintzaren arteko harremana planteatzen duen film klasiko horietako bat. Los Angeleseko hiria zinemak nola aurkeztu duen aztertzen duen film-saiakera: Los Angeles Plays Itself (2003). California Institute of the Arts zinema eskolako irakasle eta zinemagilearena, Thom Andersen.
Zikloa Slow Writing: Thom Andersen on Cinema liburuaren aurkezpenarekin osatuko dugu, María Palacios Cruz koeditorearen eskutik.
PROGRAMA
18:00 Slow Writing: Thom Andersen on Cinema liburuaren aurkezpena 45’
19:00 Los Angeles Plays Itself, (Primera parte), Thom Andersen, AEB, 2003, 90’
22:00 Los Angeles Plays Itself, (Segunda parte), Thom Andersen, AEB, 2003, 80’
Udazkenero legez, Tabakalera arkitekturaren mundura gerturatuko da programa desberdinak baliatuta.