Imagen
Imagen
Descripcion

María Palacios Cruz komisarioa, idazlea eta abangoardia zineman aditua da. Gaur egun LUX-eko zuzendariordea da, artisten ikus-entzunezko praktikak bultzatzen dituen erakundea da LUX. Gainera, Ganteko (Belgika) Courtisane jaialdiko zuzendaria izan zen. Proiekzioak, ekitaldiak eta erakusketak komisariatu ditu hainbat jaialdi eta instituziotan. Besteak beste, Tate Britain (London), Union Docs (New York), Cinematek (Brussels), Impakt (Utrecht), WIELS (Brussels), Centre Pompidou (Paris) eta M HKA (Antwerp). The Visible Press argitaletxearen kofundatzailea da, zinemagileek eginiko eta zinemagileei buruzko liburuak argitaratzen dituen argitaletxea. Egin dituen azken idatziak Laida Lertxundi, Manon de Boer, Jennifer West eta Basma Asharifi buruz dira.
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Komisarioa, idazlea eta abangoardia zineman aditua.
Tipo
Artistas y Creadores