Lotsari buruzko ikerketa aurkeztuko dizuegu. Lotsa afektu normala da, gure egunerokotasuneko bizipenak eta harremanetan dagoelako, eta ordenamendu eta bazterkeria sozialaren prozesuekin lotura estua duelako.
Egokia dena eta ez dena erabakitzen duten arauak ezartzeko, mantentzeko eta zalantzan jartzeko moduak finkatzen du zer den lotsagarria eta zer ez. Gainera, egokiak ez diren gauza edo pertsona horiek lotsarazteko edo gaitzesteko moduak ezartzen ditu horrek guztiak. Hitzaldi honetan gure ikerketako bi alderdi jarriko ditugu adibidetzat, eta bi alderdi horietan, generoak eta genero-harremanek garrantzi handia izango dute. Batetik, sareetan jartzen ditugun irudi digital pertsonalei lotutako lotsak landuko ditugu, eta, bestetik, langabezian denbora luzez egoteagatik gizonek bizipenetan eta harremanetan duten lotsa.
Amparo Lasén eta Antonio A. Garcíaren arteko solasaldia