Louise en hiver, Jean-François Laguionie, Francia, Canadá, 75', JB (Frantsesez) ingeles eta gaztelerazko azpitituluekin
Udako azken egunean, Louise, adineko emakume bat, azken trena galdu duela konturatzen da. Itsasertzeko hiri txiki bateko hotelgune batean dago, denek abandonaturik. Eguraldiak okerrera egiten du bizkor. Louise ahula eta irtirina da, inondik ere ez Robinson Crusoe bat izateko behar bezain gaitua; ez dirudi negua atzean uzteko gai izango denik. Alabaina, Louisek erronkatzat hartzen du bere babesgabetasuna. Biziraun egingo du, bai elementuei bai oroitzapenei aurre eginez... aukera ezin hobea topatu baitute oroitzapenek abentura honetara biltzeko.
Jean-François Laguionie (Besançon, 1939) animazio-errealizadore laudatuaren Le tableau filma Animatopia. Animaziozko zinemaren bide berriak atzera begirako zikloan programatu zen, 2013an. Aurten, Louise en hiver ikusi ahal izango dugu Zabaltegi-Tabakaleran. Filma Annecyko zinema-jaialdian estreinatu da berriki. Laguionie-k, duela 50 urte, Annecyko Sari Nagusia eskuratu zuen bere La demoiselle et le violoncelliste (1965) filmarekin, eta Film Labur Onenaren Saria Cannesen, 1978an, Rowing Across the Atlantic filmarekin.
Jean-François Laguionie zuzendariaren animaziozko lan berriaren proiekzioa, 'Louise en hiver'.