Descripcion

Lucía Fernández Arias, ikaskuntza eta gazteria programaren burua da FACT-en (Foundation for Art and Creative Technology), Liverpool, Erresuma Batuan. 

Historia eta Artean lizentziatua Oviedoko Unibertsitateagatik. 2016ko otsailaz geroztik FACT eko hezkuntza eta gazteriaren programaren arduraduna da. 2002 eta 2004 bitartean irakasle aritu zen EEBBko Dual Language Programan. Museums with No Frontières erakundearekin ere lan egin du, nazioarteko lankidetza sustatzen duen hezkuntza eta kulturaren esparruan.

Gijoneko LABoral Industria Sorkuntza eta Arte Zentroan lan egin zuen 2007ko irekieratik, hezkuntzarekin zerikusia zuten jarduerak  ekoiztuz eta koordinatuz. Hezkuntza programaren arduraduna izan zen 2012 - 2016 urteen artean. Denboraldi horretan,  Asturiaseko Hezkuntza,  Kultura eta Kirol sailarekin epe luzeko lankidetzak egin zituen, baita Europar mailako ekimen desberdinak. LABoraleko produkzio zentroko baliabideak erabili zituen hezkuntza eta gizartearentzako baliabide bezala: esperimentazio eta bilaketarako.

FACT teknologiaren erabilpen sortzailea ardatz duen zentroa da, hiriaren komunitatearekin oso lotua. Artistentzako, hezkuntza komunitatearentzako eta gazteentzako laborategi bezala lantzen dute hezkuntza arloa bertan, ezagutza propioaren eraikuntza ahalbidetuz, hala artistekin lanean, nola diseinatzaile eta hezitzaileekin ikuspuntu metodologikoak garatuz eta tresna teknologikoak eskuragarri jarriz.
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Ikaskuntza eta gazteria programaren burua da FACT-en
Tipo
Invitados