Hezkuntzako profesionalei zuzendutako Ikasgelatik laborategira topaketen asmoa zenbait galderei erantzuna eman eta zalantza berriak sortzea da. Zein oztopo aurkitzen ditugu laborategi irekiak sortzerako garaian? Eta nola gainditu? Nola moldatzen ditugu metodologiak, material didaktikoa etab. teknologia berrietara? Nolakoak dira sormenerako espazioak?
Eskola eremuan laborategia deitzen diogu ikasleei hainbat ezagutza, konpetentzia edo gaitasun esperimenzio praktiketan oinarrituz helarazteko erabiltzen diren espazio edo zeharkako praktikei. Espazio eta praktika hauek dira modu ireki, dinamiko, kritiko, praktiko eta kolaboratiboago batean sortzea ahalbidetzen dutenak. Laborategia hezkuntzaren berrikuntzarako espazio gisa ikusten dugu, ikasleak sormena, talde lana edota autonomia eta iniziatiba bezalako beste konpetentzia batzuk bereganatzen dituen tokia.
Hezkuntzako profesionalei zuzendutako Ikasgelatik laborategira topaketen asmoa zenbait galderei erantzuna eman eta zalantza berriak sortzea da. Zein oztopo aurkitzen ditugu laborategi irekiak sortzerako garaian? Eta nola gainditu? Nola moldatzen ditugu metodologiak, material didaktikoa etab. teknologia berrietara? Nolakoak dira sormenerako espazioak?
Horrez gain, hezitzaile askok egunerokoan egiten duten lana bistaratu nahi du Ikasgelatik laborategira ekimenak, Hirikilabsen lan ildo hau martxan jartzeko inspirazio iturri eta motor izan baitira. Horretarako Laborategi irekiak sortzeko jardunbide egokien gidaliburua aurkeztuko da, azken urte eta erdian hezkuntza arloko hainbat profesionalek Hirikilabsen egindako hausnarketa lanaren emaitza eta Susanna Tesconik idatzia.
Ekitaldiak hezkuntza eraldatzeko lanean ari diren irakasle eta profesionalen sarea bultzatzea du helburu, eta hezkuntza eremuan laborategiak abian jartzeko inspirazio izan daitezkeen zenbait eragileren lana ezagutzea.
9:30 Parte-hartzaileen akreditatzea
9:45 Ongi etorria eta ekitaldiaren aurkezpena
10:00 Laborategi irekiak sortzeko jardunbide egokien gidaliburua aurkeztea. Susanna Tesconi
11:00 Atsedena eta hamaiketakoa
11:15 Esperientzien aurkezpen hitzaldiak (Streaming bidez eskainiko da: streaming.tabakalera.eu)
Lucía Arias (FACT): Laborategi pentsamentua izatea, instituzioek eginez ikasi al dezakete?
Inés Bebea (Ondula): Teknologia zalantzan jarri mundua ulertzeko
Ista Boszhard (Waag Society): Teacher Maker Camp esperientzia
13:30 Bazkaria Tabakaleran
15:00 Desblokeorako estrategiak. Jarduera praktikoa
Nola finantziatu laborategien sorrera? Dinamizatzailea Jabi Luengo
Laborategien kudeaketa ikasle, iraskale eta eskola komunitatearen eskuetan. Dinamizatzailea Jokin Lacalle
Laborategiak kurrikulumean txertatzen. Dinamizatzailea Eneko Apalategi
Zer egin proiektu bat trabatzen denean. Dinamizatzailea Ibon Burgoa
Emozio kudeaketarako estrategiak. Dinamizatzailea Susanna Tesconi
Programazioari beldurra. Dinamizatzailea Iñaki Zarauz
16:30 Material didaktiko irekia sortzeko Hirikilabsen deialdiaren aurkezpena
17:00 Topaketaren itxiera
Hezkuntza-arloan laborategi irekiak sortzeko jardunbide egokien gidaliburua:
Issuu-n irakurri: Ikasgelatik laborategira
Pdf-a jaitsi: Ikasgelatik laborategira (1,6 MB)