Cuadrante solar, Luis Lechosa, Espainia, 2018, 22'
Eguzkiarekin, denbora abiatzen eta zatitzen zen.
Cuadrante solar, ziklikoki eta diagramatikoki, hogeitalau egileren arteko elkarrizketak artikulatzen dituen lana da, eta zineman eguzkiaren begiradaren inguruko gogoeta bat. Euren burua eraldatzen duten irudi eta soinuen superposizio bat, irakurketa berriak sortzeko bidea ematen duena. Bakoitza bere indibidualtasunarekin, ardatz bakar baten inguruan espazioan barreiatzen diren irudi eta soinuak.
Zinemak eguzkiari begiratzen dio harridura, ezinegon eta gelditasunez. Batzuetan fotograma dirdiratsu batean kontzentratzen da, besteetan zeru amaiezinean. Denboraren fragmentazio eta disgregazioa da muntaia egituratzen duena, erlojuaren zirkulartasunarekin begirada guztiak bateratzen dituena.
Aretoaren barruan kosmosa bere presentzia gabe behatzen da.
Artxiboko materiala: Rose Lowder. Bouquet 7. Stan Brakhage. Creation. Igman Bergman. Tystnaden. Éric Rohmer. Le rayon vert. Jonas Mekas. As I was moving ahead occasionally I saw brief glimpses of beauty. Chris Marker. Sans Soleil. Akira Kurosawa. Rashômon. Jennifer Reeves. The time we killed. Stephen Broomer. Spirits in season. Naomi Kawase. Katatsumori. Larry Gottheim. Mouches volantes. David Perlov. Diary. Paul Clipson. Feeler. Nathaniel Dorsky. Variations. Eric Pauwels. La deuxième nuit. Andrei Tarkovsky. Solyaris. Joris Ivens. Une histoire de vent. Peter Hutton. At sea. Guy Sherwin. Messages. Werner Neues. Diwan. Bill Viola. The passing. Tacita Dean. The green ray. Sarah Pucill. Blind light. James Benning. Ten skies.
Cuadrante solar, ziklikoki eta diagramatikoki, hogeitalau egileren arteko elkarrizketak artikulatzen dituen lana da, eta zineman eguzkiaren begiradaren inguruko gogoeta bat.