Imagen
Imagen
Descripcion
Luis Lechosa (Burgos, 1983) Arte Bisualetan graduatu zen Madrilgo IEDn (Istituto Europeo di Design) eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren Goi Mailako Ikasketetako titulazioa dauka. LAV Masterreko graduatua da (Sorkuntza eta Praktika Garaikidearen Ikus Entzunezko Laborategia).
Eskarmentu handia du diseinu grafikoaren eta animazio digitalaren arloan, eta askotariko esparru profesionaletan lan egin du, betiere komunikazioaren barnean. 2017an etapa berri bati ekin zion, mugimenduan dagoen irudia eta horrek espazioarekin eta gorputzarekin duen elkarrekintza aztertuz. Hainbat erakusketa eta proiekziotan hartu du parte Madrilen eta Bartzelonan.
Ildo horretan, hauek dira bere ikerketaren ardatz nagusiak: irudiaren plastikotasuna, mugimenduaren elastikotasuna eta denboraren eraikuntza horizontalaren memoria jada libratua. Gaur egun, zinema esperimentalean hizkuntza hedatzea xede duten zenbait proiektutan dabil.
Proyectos participa
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores