Imagen
Imagen
Descripcion

Argazkia: Nagore Legarreta

(Hernani, 1979) biolinista profesionala da. Europa erdialdeko antzinako musika klasikoaren zirkuitu musikalean egiten du lan. Lanbideaz gain, Amsterdamen Josh Cheatham ezagutu zuen (bertan bizi izan zen 2002 eta 2018 bitartean) eta Neighbor duoa osatu zuen; harekin hasi zuen kantautore-ibilbidea. Horrez gain, beste musika-tresna batzuk esploratu zituen adierazpen-modu gisa. Neighbor duoak bi disko atera zituen: Ura patrikan eta HAU. 2019ko martxoan bakarkako lehen diskoa argitaratu zuen, oso-osorik euskaraz, Hezurren Azpian izenekoa. Asier Altuna eta Marian Fernandezek zuzendu eta egin zuten Gona abestiaren bideoklipa, zeinak zirraraz betetako harrera izan zuen. Hezurren azpian diskoak 2020ko Musika Bulegoa saria jaso du, eta Estatuko musika independentearen MIN sarien finalistetako bat da euskarazko disko onenaren kategorian.
Cargo - Nota descriptiva
Biolina
Tipo
Artistas y Creadores