Arte Garaikidearen arlotik egiten dugun proposamen hau abangoardia eta tradizioaren arteko elkarrizketan oinarritzen da, nagusiki hiru musika-instrumenturen –eskusoinua, biolina eta klarinete baxua– sonoritatearen bidez.
Bi hurbilketa edo esperientzia sentikor dira, eta denbora-espektro zabala hartzen dute; hori dela eta, kontzertua berriaren eta zaharraren dialektika ulertzeko eta bertan sakontzeko abagune bikaina da. Horretarako, testuinguru hurbileko bi musikari eta Carlos Taroncher klarinete baxualaria proposatzen ditugu. Haiek, musika-instrumentuekin daukaten harremana, inprobisazioa eta genealogia oso zehatzeko musika-bilduma bat oinarri hartuta, entzuteko ariketari buruzko hausnarketa egiten dute.
Entzutea beren sorkuntza eta interpretazio musikaletarako garatzen dituzten teknikei eta horietan iraganaren, tradizioaren eta modu isolatuan atxiki ezin daitekeen orainaren artean ezartzen diren harremanekin lotutako auzia bait da beraientzako.
Kontzertua berriaren eta zaharraren dialektika ulertzeko eta bertan sakontzeko abagune bikaina da.