Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

 

 

 

Aurkezpena Marta Nieto, Marga Almirall. Mostra Films de Dones de Barcelona.

 

Proiekzioa: Manifestu filmiko feministak IV

Soy Cámara. La carcajada de la Medusa, Marta Nieto, Marga Almirall, 2018, Espainia, 20’
Zerk jartzen du kolokan emakumeen barreak? Gizarte-diskurtso ekonomiko eta historiko falozentrikoen garaian, kritika zinematografiko feminista eta emakumeek zuzendutako zinema tresna politikoak dira munduaren beste historia bat (eta zinemarena ere bai) aldarrikatzeko. Ikuspuntu feminista, askatzaile, irreberente, dibertigarri, desobediente eta plazerrerako tartea emango duen batetik egina.

Older Women and Love, Camille Billops, James Hatch, 1987, AEB, 27’
Hainbat elkarrizketa eta fikzionalizazio oinarri hartuta, Camille Billops eta James Hatch zuzendariek erradikaltasuna eta umorea falta ez dituen filma egin dute adineko emakumeen eta gizon gazteen arteko harreman afektibo eta sexualek eragiten dituzten jarreren inguruan. Errealizatzaile bikoteak, kameraren bi aldeetan agertzen denak, subertsibotik asko daukaten, eta itxuraz inuzenteak diren adierazpenak egiten dituzten askotariko aktoreak hautatu ditu filmerako. Gizarte agintearen aurkako barre desafiatzailea.

History of the World According to a Lesbian, Barbara Hammer, 1988, AEB, 17’
Platonen leizetik post-Punkera, film honek emakumeak maite dituzten emakumeen hainbat erreferentziaren arteko loturak ipintzen ditu agerian. Historiaurretik mundu garaikideraino, Sluts from Hell 50eko hamarkadako laukote lesbikoaren musikak lagunduta.

 

Martxoak 10, igandea, 19:00

The Gold Diggers, Sally Potter, 1983, Erresuma Batua, 89 '
80ko hamarraldiaren lehn urtetako zine feministaren adibidea da film hau bere egitura esperimentala eta edukien planteamentu muturrekoagatik. Zerebrala, brechtiarra eta ironia bikainaz betetako sekuentziekin egituratua, kazetari bretainiar batek “tortura feminista saio” gisa definitu zuen. Zenbakien eta boterearen inguruko galdera gehiegi egiten dituen kontable beltz batek eta dantzalekuko erregina izateaz aspertutako starlet ilehori eder batek topo egiten dute emakumeak ikono zinematografiko bezala daukaten rol-a ezbaian jartzen duen eta zeluloideko emakume-heroi horientzat memoria berri bat bilatzen duen pelikula honetan.

 

Apirilak 14, igandea, 19:00

De stilte rond Christine M. (A Question of Silence), Marleen Gorris, 1982, Herbehereak, 92'
Marleen Gorrisen lehen filma berehala bilakatu zen klasikoa. Elkar ezagutzen ez duten hiru emakume delitu batean nahasten dituzte. Euren prozesamentuak eta azterketa psikiatrikoek agerian utziko dituzte krimenaren egiazko arrazoiak. Pelikula honetan ez dago irribarre adeitsurik, barre zalapartatsu eta lotsagabeak baizik.

 

 

CCCB. Centre de Cultura Contemporània de Barcelona-rekin elkarlanean.

Descripción Corta

Gizarte-diskurtso ekonomiko eta historiko falozentrikoen garaian, kritika zinematografiko feminista eta emakumeek zuzendutako zinema tresna politikoak dira munduaren beste historia bat (eta zinemarena ere bai) aldarrikatzeko. 

Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2019
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Marta Nieto eta Marga Almirallek aurkeztuta
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si