Imagen
Imagen
Descripcion

Marianna Simnett Berlinen bizi den diziplina anitzeko artista bisuala da. Simnettek baliabide adierazkorrak eta biziak erabiltzen ditu gorputza transformazio leku gisa esploratzeko. Karga psikologiko handiko lanak dira bereak; horietan, Simnettek, ikusleei ez ezik, bere buruari ere desafio egiten dio, eta mundu erradikal berriak irudikatzen ditu, pentsamendu hezigabeez, kontakizun bitxiez eta desioez beteak. Simnetten obra Berlingo Sociétén (2022), Veneziako 59. Bienalean «The Milk of Dreams» (2022) eta Turingo Castello di Rivolin (2022) egon da ikusgai. Izen handiko erakunde ugaritan ere izan ditu erakusketak, besteak beste hauetan: Berlingo Berghain (2021), Berlingo Julia Stoschek Collection (2021), Brisbaneko Institute of Modern Art (2020), Kunsthalle Zürich (2019), Haarlemeko Frans Hals Museum (2019), Copenhagen Contemporary (2018), New Yorkeko New Museum (2018) eta Frankfurteko Museum für Moderne Kunst (2018).

 

Disciplina
Proyectos participa
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores