Descripción

Proiektu honek datuen biltegiratzeak ingurumenean (orainean eta etorkizunean) izango duen eraginari heltzen dio. Hodeiaren metaforak informazio digitala hegakorra dela sinestarazten digun arren, egia esan, gero eta energia, ur eta lehengai gehiago eskatzen dituzten azpiegitura fisiko erraldoiek eusten diote. Compost computacional-ek bi gailuren bidez aztertzen ditu datu-zentroen arkitekturak: simulazio astronomikoko softwareek sortutako energiarekin funtzionatzen duen bermikonpostatze sistema bat; eta MCHAP 0780 kipua (kolonaurreko kalkulu makina eta beste etorkizun digital bat irudikatzeko gako batzuk eskaintzen dituen fosil teknologikoa) protagonista duen pelikula bat. Abiapuntuan dagoen galdera da azpiegitura mota horiek, dauden baliabideak dagoeneko mugara badaramatzatenek, nola eutsi ahal izango dioten adimen artifizialaren, metabertsoaren edo Gauzen Interneten etorkizuneko hedapenari. Gainera, Compost computacional-ek datuen biltegiratzearen eta memoria kolektiboaren arteko erlazioa galdekatzen du. Data centerren hazkundea bideraezina bada planeta mugatu batean, artxibo neurrigabe horren zein zati hartu behar da ondare digitaltzat eta etorkizuneko belaunaldiei transmititu? Eta nola egingo diogu aurre hodeiaren promesan galdutako memoria kolektiboaren doluari? Esperimentazio narratibo eta teknikoen konbinazio horren bidez, Compost computacionalek datuen biltegiratzea aztertzen du, eta azpiegituren dimentsio politikoa, diseinu-erabakien inpaktu ekologiko eta kulturala eta etorkizun digitaleko narratibak kritikoki birpentsatzeko premia agerian utzita.

Tipo de Obra
Año
2023
Imagenes
Imagen
Imagen Listado
Imagen
Tipo de proyecto