Imagen
Imagen
Descripcion

Martin Riches (Wight uhartea, Erresuma Batua, 1942) mendebaldeko Berlinera joan zen Londresen arkitektura ikasi eta gero. Bertan, apurka-apurka joan zen garai hartan loraldian zegoen panorama artistikoan sartzen. Orduan egin zuen bere lehen erakusketa, Objekte Texte Kompositionen, (Haus am Kleistpark, 1973). Lan hori Eberhard Blum flauta-jotzailearen eta Helmut Krauss esatariaren hainbat kontzerturekin batera aurkeztu zen, eta, horri esker, lankidetzan ibili zen gerora musikari, konpositore eta abeslari ugarirekin, besteak beste, honako hauekin: Tom Johnson (1983tik) Charles Boone, Philip Corner, Suguru Goto, Aleksander Kolkowski, Makiko Nishikaze, Roland Pfengle, Steffen Schleiermacher, Adachi Tomomi, Schaun Tozer, Ute Wasserman eta Caroline Wilkins.

Berlineko soinu-artearen aitzindaritzat jotzen da erabiltzen zituen musika-instrumentu automatikoengatik eta bere instalazioengatik, baita hizkeraren sintesi mekanikoari buruz egin zituen esperimentuengatik ere. Aipagarriena Talking Machine (1989-92) da.
 Riches bereziki nabarmentzen da bere lanen funtzio argia, dotorezia eta zehaztasuna dela eta. Gainera, sarritan txertatu zituen bere zaletasunak espektakulu artistikoetan, esate baterako, erlojugintza.

Autore honen obrak honako toki hauetan egon dira ikusgai, besteak beste: Londresko ICA eta British Museum, Municheko Deutsche Museum, Helsinkiko Kiasma, New York Hall of Science, ICC, Tokioko unibertsitatea, Parisko Musée de Art Moderne de la Ville, Turineko Egizio museoan, Karlsruheko Centre for Art and Media (ZMK), Saarland Clock Museum, Galerie Gianozzo eta Berlingo Singuhr Galerien arte-galerian, baita mendebaldeko Europako beste toki batzuetan eta Japonian ere.
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores