Instalazioak egurrezko perkusio-instrumentuak erabiltzen ditu, automatikoki erritmo konplexuak jotzen dituztenak, eskuz jotzeko zailak izango liratekeenak. Instrumentu-talde bakoitza egur mota berezi batekin fabrikatzen da, eta bakoitzak bere tinbre propioa du.
Knock on Wood soinu-instalazio bat da, Tom Johnson (Colorado, 1939) eta Martin Riches artistek (Berlin, 1942) lankidetzan egina. Hainbat tresnak, zurezko blokek, partiturak eta marrazkik osatzen duten proposamen honek matematikoki landutako zenbait mekanismo baliatzen ditu, soinu erabat akustikoak sortzeko. Musika esperimental eta minimalistaren arloko bi aitzindari hauek lankidetzan aritu dira hogeita hamalau urtez baino gehiagoz, eta prozesu luze eta emankor hori laburbiltzen du, hain zuzen, lan honek.
Instalazioak egurrezko perkusio-instrumentuak erabiltzen ditu, automatikoki erritmo konplexuak jotzen dituztenak, eskuz jotzeko zailak izango liratekeenak. Instrumentu-talde bakoitza egur mota berezi batekin fabrikatzen da, eta bakoitzak bere tinbre propioa du. Bost instrumentu-taldek osatzen dute nstalazioa, 20 minutu eta ordubete arteko zikloetan jotzen dutenak. Talde bakoitzak bere melodia jotzen du, gainerakoena kontuan hartu gabe, eta, ondoren, isiltasuna dator.