Eta eskola, kultur-etxe edo museo bakoitzean, liburuen liburutegi batez gain material jasangarrien liburutegi bat egongo balitz?
La casa del vacío arte eta arkitektura eskola bat da, eta 2011 urteaz geroztik museo, ikastetxe eta kulturguneetan proiektu zein instalazio artistiko-pedagogikoak ere egiten ditu.
Material Jasangarrien Liburutegia (MJL) hiru dimentsioen lanketa ikertzen duen ikerketa eta hezkuntza proiektu bat da. Batez ere hezkuntza komunitateari dago zuzendua eta 20 material ezberdin biltzen ditu, jasangarriak eta ukigarriak, horietako bakoitzak disziplinarteko ariketaz osaturiko liburuxka bat lotua daukalarik.
Aste honetan zehar, Medialaben, materialen liburutegi berezi honek proposaturiko lantegiak egingo ditugu, euskarri horiek ezagutu eta erabilita, eta artea, musika zein arkitekturarekin jolastuz.
Larunbata arratsaldeko lantegi hau helduentzat dago pentsatua, eta bertan testura, kolore, soinu, hutsune eta isiltasunarekin esperimentatzeaz gain, hiru dimentsiotako egiturak eraikiko ditugu.
Testura, hutsune, ixiltasun eta espazio-egituren esperimentazio lantegia, helduentzako.