Eginzaleak! ekimenak hainbat jarduerez osaturiko ibilbidea proposatuko du, jasangarritasunaren eta berrerabileraren ildo nagusia mantenduz, gure testuinguru hurbilenean esparru horietan lan egiten duten proiektu berriak ezagutarazteko helburuarekin.
Eginzaleak! "egitearen" kulturari buruzko topagune bat da, non dinamika kolaboratiboen, kultura digitalaren eta praktika irekien inguruko proiektuak biltzen baitiren. Medialaben egindako lanaren erakusleihoa da, eta antzeko logikak darabiltzaten beste egitasmo eta eragile batzuk ere gonbidatuak daude bertara. Eginzaleak! egindakoa zabaldu, proiektuak indartu, beste esperientzia batzuk ezagutu eta dinamika berriak sortzeko aukera bat da.
2022ko edizio honetan Eginzaleak! ekimenak hainbat jarduerez osaturiko ibilbidea proposatuko du, jasangarritasunaren eta berrerabileraren ildo nagusia mantenduz, gure testuinguru hurbilenean esparru horietan lan egiten duten proiektu berriak ezagutarazteko helburuarekin. Aurtengo programak sotengarritasunean sakonduko du, gertuko eta tokian tokiko lanari balioa emanaz, gure ingurunearekin harreman iraunkorragoak sortzeko eta esparru horrekin zerikusia duen guztiaren esanahia zabaltzeko helburuarekin. Diseinutik, materialen erabileratik, tokiko ekoizle eta sortzaileekiko harremanetik edo ekimen komunitarioek zientzia herritarrean edo landa eremuko garapenean duten eraginetik abiatuta, programak herritar guztiei zuzenduriko jasangarriagoak eta eskuragarriagoak diren prozesuak sustatzeko potentziala duten praktikak ikusaraztea du helburu.
Abenduak 6, asteartea
11:00 | 12:30 Nota, puntua eta zutabea. 6-10 urte.
Abenduak 7, asteazkena
11:00. Melodia, marra, horma. 0-4 urte (familiak)
Abenduak 8, osteguna
11:00 | 12:30. Paul Klee eta lerro kurbatua. 6-10 urte.
Abenduak 10, larunbata
10:00. Horkonpon (jostailuen konponketa)
11:00 | 12:30 Hutsuneak. 3-6 urte (familiak)
17:00. Hutsuneak. Helduak (+16)
Abenduak 13, asteartea
16:00 - Sortu itzazu moda osagarriak biomaterialekin - THE EKO LAB Maker.
Abenduak 14, asteazkena
18:00. Eginzaleak! 2022. Solasaldia: kokatua, jasangarria, tokikoa - Moduz kolektiboa, Paula Pin, LurLab, Laboratorio biomimético
Abenduak 16, ostirala
17:00. Ehungailu lantegia
18:00. Eta puntu!
Abenduak 17, larunbata
11:30. Pentsartean
11:00-18:00. KAOSGLAM Queer sintetizadoreak eraikitzeko tailerra - KAOSGLAM Queer