Imagen
Imagen
Descripcion


Mayra Moránek Zinema eta Telebistako Errealizadore titulua lortu zuen Txileko Unibertsitatean, “APUNTE 1: del error y los fragmentos” izeneko film labur esperimental batekin. Lan-ildo horretatik jarraitu du gerora ere, baina editore-lanbidearekin uztartuz.

2011n egin zuen bere lehen film luzea, eta, orain, zortzigarrena amaitzear dauka. Tarte horretan, zuzendari askorekin eta askotariko proiektuetan lan egin du (fikzioa, dokumentala, publizitatea, telebista, bideoklipa...), baina bere helburua beti izan da ikus-entzunezko hizkuntza aztertzea.

Aldi berean, APUNTES izeneko bere sailarekin jarraitu du, mugimenduan dauden soinu eta irudien jokabideari buruzko ikerketa enpirikorako metodologia gisa. Horretarako, errealizadore gisa egiten duen lehen film luzea gauzatzen ari da: “APUNTE 8: largometraje”.

 

 

Cargo - Nota descriptiva
Zinegilea eta editorea
Tipo
Artistas y Creadores