Mayte Gómez Molina (Madrid-en ustekabez, Granadan aukeraz 1993) idazle eta artista digitala da, 3D-an eta errealitate birtualean oinarritzen du bere praktika. Bere lanak teknologia berriek gai unibertsalak eta denboraz kanpokoak lantzeko espazio berritzaile bat nola sortzen duten aztertzen du, gailu eta espazio digitalak gizatiartu eta pertsonengana hurbiltzeko ahaleginean. Denver-eko (Colorado, USA) Supernova Digital Arts Festival sail ofizialean, Rockvil-eko (Maryland) Frame & Frequency VII erakusketan, La Casa Encendidako (Madril) Me gustas Pixelad_ jaialdian eta Tabakalerako (Donostia) kultur eremuko Immaterial TVn parte hartu du. Bere lehenengo bakarkako erakusketa, Me veo la nuca, 2021ean egin zen Granadako Unibertsitatean, eta espazio digitalen barruan gure nortasuna bilatzearen arazoak aztertzen dituen bere lehen argitalpena den poema liburua sortu zuen: mi Piel Virtual, Cansada.