Ontologías Feministas-etik kalte egiten duten artxiboekin lan egiten dugu sarritan. Gure lantegieta, gaitz pandemikoaren irudiak edo irudi traumatikoak tematizatu izan ditugu, eta ikusi ezin ditugun fenomeno horiek ireki eta ageri egiten saiatzen gara. Artxibo hauek irudiak, soinuak, bideoak dira kasu askotan eta gugan eragiten duen kaltea adierazten dute: kalte pertsonal eta politikoaren gure artxiboen zati txikiak.
Oraingo honetan objektu birtualen alderdi hautemanezin eta ikusezinekin jolastu eta borrokatu nahi dugu, batzuetan haien zauriak eta zaurgarritasunak – Kalteak – Artxibo irakurgaitzat hartzen ditugulako. Ezleku guzti horiek, kalte horiek, berezkoa ez zaigun software, sistema edo komunitate bat ireki edo interpretatzeko saiakeran sortzen direnak, izango dira landuko dugun materiala.
Interpretazio tresnen arteko konbertsio batzuen bidez, kaltearen artxibo kolektibo bat egingo dugu. Objektu eramangarri fisiko baten eta toki birtual baten arteko elementu hibridoa, topaketa honetan sortzen ditugun objektuak bilduko dituena. Material horiek deformatzera, kaltetzera, bihurtzera eta hibridatzera gonbidatzen zaituztegu, eta, azkenik, kontuz gordetzera, lantegian parte hartzen dugunok bakarrik ulertzen eta irakurtzen dakigun altxor gisa.
Kaltea sendatu eta konpontzeko artista gonbidatua Ingrata Bergman izango da.