Texto Destacado

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi eta Tabakalera elkarlanean ari dira, eta horren lehen fruituak datozen hilabeteetan egingo diren eta etorkizunean jarraipena izango duten hiru prestakuntza-tailer dira.

Multimedia
Imagen
MEDIA TABAKALERA
Pasada?
No
Descripción Larga

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi eta Tabakalera elkarlanean ari dira, eta horren lehen fruituak datozen hilabeteetan egingo diren eta etorkizunean jarraipena izango duten hiru prestakuntza-tailer dira. Ekainean egingo den eta Donostiako Zinemaldiaren partaidetza izango duen lehenengo tailerrak nazioarteko koprodukzioa izango du ardatz; bigarrenak, aldiz, Erich Pommer Institute-ren laguntza izango du eta banaketa digitalari helduko dio urrian. Halaber, datorren urtean fikziozko gidoien eta dokumentalen garapenari buruzko tailer bat burutzea aurreikusita dago. Saio guztiak aurrez aurre egiteko asmoa dago, posible den heinean, eta hautatutako sei proiektuk aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute.

Lankidetza horren helburua da, Euskadiko profesionalentzat interesgarriak diren prestakuntza-ekintzak antolatzen laguntzeaz gain, Tabakalerako erakundeen arteko lankidetza bultzatzea. Halaber, Tabakalerak eta MEDIA programak eskainitako programetan parte hartzeak dakartzan abantailei balioa eman nahi diegu.

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik, Donostia Zinemaldiarekin eta Tabakalerarekin batera, nazioarteko bokazioa duten zinema-proiektuetarako aholkularitzaren 8. edizioa antolatu du. Garapen edo aurre-ekoizpen fasean film luzeko proiektuak dituzten ekoizleei zuzendutako ekimena da; proiektuak nazioartekotzeko eta Zinemaldiaren 69. edizioan bazkide berriak bilatzeko abiapuntu sendoa eskainiko die.

Aukeratutako proiektuen aholkularitza pertsonalizatuaz gain, 'Merkatu globalean zineman nazioarte mailan koprodukzioan aritzeko aukerak. Malabareak eta erronkak' masterclassa egingo da ekainaren 15ean, 12:00etatik 14:00etara, eta profesional guztientzat zabalik egongo da. Helburu hauek izango ditu masterclassak:
* Finantza arloan eta sorkuntzari dagokionez nazioartean koproduzitzearen aukerak eta abantailak. 
* Koprodukzio artistikoak vs. Koprodukzio finantzarioak. 
* Prozesuak eta denborak eta negoziazio-elementuak nazioarteko koprodukzioan, eta nazio mailako legediak. 

Bigarren tailerra urriaren 20an eta 21ean izango da, eta ikus-entzunezko lanen banaketa eta marketin digitala izango ditu hizpide. Egitasmoa Erich Pommer institutuarekin elkarlanean antolatua izan da. Izan ere, erakunde hori Alemaniako eta Europako ikus-entzunezkoen eta komunikazioaren industriako prestakuntza aurreratuaren hornitzaile nagusietako bat da. Kasu honetan, Nuno Bernardo idazle, zuzendari eta ekoizleak egingo du aholkularitza-lana, eta Tabakaleran masterclass irekia emango du.

Azkenik, hirugarren tailerra, fikzio eta dokumental gidoiak garatzera bideratutakoa, 2022 urtearen hasieran burutuko da. Proiektu kopuru txiki bati aholkularitza emateko aukera izango da, eta masterclass irekia eskainiko du Miguel Machalski gidoilariak, gaian interesa duten guztientzat.

Imagen Listado
Imagen
MEDIA TABAKALERA
Año
2024
Tipo Agrupación
Proiektua
Invitados