`Merkatu globalean zineman nazioarte mailan koprodukzioan aritzeko aukerak. Malabareak eta erronkak' masterclassa Marisa Fernandez Armenterosekin.
Tabakalerak Europa Creativa Desk MEDIA Euskadirekin batera profesional guztientzat zabalik egongo den masterclass hau antolatu du. Helburu hauek izango ditu masterclassak:
* Finantza arloan eta sorkuntzari dagokionez nazioartean koproduzitzearen aukerak eta abantailak.
* Koprodukzio artistikoak vs. Koprodukzio finantzarioak.
* Prozesuak eta denborak eta negoziazio-elementuak nazioarteko koprodukzioan, eta nazio mailako legediak.
Marisa Fernández Armenteros Buena Pinta Mediaren ekoizle eta sortzailea da. Koprodukzioan egin du El Agente Topo, Maite Alberdirekin, Oscar sarietara, Independent Spirit Awards sarietara, Cinema Eyes Honors, eta Goya sarietara ere izendatutakoa. Sundance (2020) jaialdian estreinatu zuten eta Zinemaldian Europako film onenari emandako publikoaren saria irabazi zuen (2020).
2004 eta 2020 artean Mediapro Studiori lotuta egon da, eta film hauetan parte hartu du: Fernando León de Aranoa – El Buen Patrón, A Perfect Day; Isabel Coixet – Map of the Sounds of Tokyo; Javier Fesser – Camino; Woody Allen –Vicky Cristina Barcelona edo Midnight in Paris; Roman Polansky – Un dios salvaje, edo Patricio Guzmán – Salvador Allende edo El botón de nácar.ECAMeko La Incubadora programaren mentore da, eta zinema-prestakuntzako programa eta Master ugaritako irakasle.
Marisa 2020an Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialeko epaimahaikide izan zen.
Elkarlanean:
Merkatu globalean zineman nazioarte mailan koprodukzioan aritzeko aukerak. Malabareak eta erronkak' masterclassa.