Meet Me Deep Down In My Dream, Daniela Delgado eta Marcos García, Eduardo Amado de Oliveira eta Ivan Martin Lemiñaren zuzeneko musikarekin
Meet Me Deep Down In My Dream Elías Querejeta Zine Eskolaren, Kutxa Kultur Musikaren eta Tabakalerako zinema-sailaren arteko lankidetzatik sortu da.
Bigarren urtez jarraian, EQZEko zinema-ikasleek eta Kutxa Kultur Musikan hautatutako bandetako kideek alderdi bisuala eta audioa bateratuko dituen obra berri bat sortuko dute lankidetzan, eta zati musikala zuzenean joko dute obraren lehen eta azken emanaldian.
Aurten, premisa konfinamenduan zehar hasi zen. Taldeak modu kolektibo eta horizontalean lan egitea proposatu zuen, toki berean egoteko ezintasunaren aurrean. Bakoitzak ausaz eta ia itsu-itsuan egin zuen lan, modu naturalean ametsen bitartez komunikatzera eraman zituen egitura epistolar bati jarraituz. Emaitza ametsen, ahotsen, testuen, eta euren arteko eta ingurukoen arteko galdera-erantzunetan bildutako soinuen zatiz osatutako obra ireki bat da, Zuzeneko esperientzia da, eta, beraz, iragankorra, eta ikusleak aktiboki parte hartzera gonbidatzen ditu. Isiluneak irudiekin eta pantaila beltza soinuekin betetzea proposatzen zaie. Meet Me Deep Down In My Dream lanak topaketa kolektiboa ahalbidetzen duten toki kaleidoskopikoetan zehar bidaiatzen du. Etengabeko sormen-prozesu ziklikoa da, non obra hau milaka aztarna posibleetako bat besterik ez den.
"Meet Me Deep Down In My Dream" Elías Querejeta Zine Eskolaren, Kutxa Kultur Musikaren eta Tabakalerako zinema-sailaren arteko lankidetzatik sortu da.