Meeting of The Project Rooms ekimenaren helburua hiru sortzaile poloniar gazteen obra aurkeztea da.
Hasiera-hasieratik, Zachętak, Varsoviako Arte Galeria Nazionalak, ateak ireki dizkie artista gazteei. Gaur egun, artista gazteen obrak ikusteko lekuetako bat, Gałczyńskiego kaleko 3. zenbakian kokaturiko Project Room Zachęta da. Bertan, laborategi bat eta proiektu artistiko esperimentalak garatzeko espazioak bat egiten dute.
Meeting of The Project Rooms ekimenaren helburua hiru sortzaile poloniar gazteen obra aurkeztea da. Horien obra aurkezteko hiru erakusketa bereizi egingo dira 2016an zehar. Artista gonbidatuek, hots, Jaśmina Wójcikek, Michał Frydrychek eta Natalia Bażowskak, sormen-ikuspegi ezberdinak erakusten dituzte. Tabakalerarako bereziki egindako lanaren emaitzak aurkeztuko dituzte; eta bertako testuinguruari edo espazioaren historiari lotuta egongo da lan hori. Wójcikek, Frydrychek eta Bażowskak azken hiru urtetan espazioari lotutako instalazioak izan dituzte ikusgai Zachęta Proiektu Aretoan.
2016/01/22 – 2016/05/8 Jasmina Wojcik
2016/05/27 - 2016/08/31 Michał Frydrych
2016/09/8 – 2016/12/11 Natalia Bażowska