Imagen
Imagen
Descripcion

Argazkia: Ixone Sádaba

Laurogeiko urteen amaierako bere lehen piezetatik, eskultura-praktika diseinu eta modaren esparruarekin lotzeagatik nabarmendu da Miren Arenaza, modernitatetik arte aplikatura eta herri kulturara doazen erreferentzien bidez. Obra goiztiarrak eskulturazko “artefaktu” sotil eta konplexuak ziren, ez baina joko eta ironia gabeak, eta horietan artistak industriako material hotzak -hala nola plexiglasa eta polikarbonatoa- femeninoaren eraikuntzari lotutako objet trouvé-ekin konbinatzen zituen. Duela gutxiko lanetan, Arenzana biltze espazio batera aldatu da, artearen eta teknologikoaren esparruen arteko bat-egite espazio batera, funtzionaltasuna eta “aplikatua” didaktiko eta sinbolikoarekin lausotuta.

Miren Arenzana (Bilbo, 1965) Bilbon bizi da, eta bertan egiten du lan. Leioako Arte Ederren Fakultatean (EHU) lizentziatu ondoren, 1989an Londresko Central Saint Martins College-n segitu zituen ikasketak. Geroago, hiri horretan produktu-diseinu master bat egin zuen Royal College of Art and Design-en. Laurogeita hamarreko urteez geroztik deialdi eta erakusketa askotan izan da, banakakoak izan baitira batzuk, hala nola Joseph and Josephine, Trayecto Galeria, Gasteiz (1992) eta If you were… red, BBKren Kultura Aretoa, Bilbo (1993), eta kolektiboak beste batzuk, besteak beste First Tought Best, Artium, Gasteiz (2014); 013 Le Printemps de L’Art Contemporain, Marseilla (2013); Playroom “Kit de sculture 0.1”, Galerie du Tableau, Marseilla (2010); La bola de cristal-Modular Light, Montehermoso Kulturunea, Gasteiz (2007); Gure Artea, Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia (2007); Mientras tanto… en otro lugar, Rekalde Aretoa, Bilbo (2005), eta El Recreo, BBK Aretoa, Bilbo (1993). Azken aldi honetan banakako erakusketa batzuk egin ditu: Love 3, Carreras Múgica Galeria, Bilbo (2015) eta Ilunean Argi, La Taller, Bilbo (2014); eta kolaborazioak ere bai, esaterako Bilboko Bulegoa z/b espazioarekin.
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores