Proiektu honen helburu nagusia, estilo eta praktika ezberdinen ikuspuntutik, djgintza, klub kultura, musika ekoizpena eta orokorrean elektronikaren inguruan mugitzen diren beste zenbait kontzeptu helaraztea eta gazteei eskuragarriago egitea da.
Fokua nagusiki praktikan jartzen duen lantegia proposatzen dugu, nahiz eta oinarrizko kontzeptu teoriko batzuk ere landuko diren: Dj mahaien erabilpen partekatua, saio baten prestaketa, zuzeneko musika ekoizpena… Guztia modu parte-hartzailean.
Musika-eszenan finkatuta dauden hainbat profesionalek osatzen dugu taldea, eta, musika-praktika artistiko hutsetik harago, honelako jarduerek publiko anitzei ekar diezazkieketen onurekiko interesak batzen gaitu. Gazteek mundu honekiko duten interesa asetzeaz gain, gure helburuetako bat izan daitezkeen beldurrak, konplexuak eta aurreiritziak galtzen lan egitea da.
*Eguraldi txarra egingo balu lantegia Medialaben izango da.
Uztailak 16 -- Telmo Trenor
Uztailak 30 -- Ines + Bego -- KRII kolektiboa
Abuztuak 13 -- Brava + Flaca
Abuztuak 27 -- Eskola elektroniko ibiltaria
Djing-a, klub-kultura eta musika elektronikoaren ekoizpena gazteei hurbiltzeko lantegia.