Imagen
Imagen
Descripcion
Mónica Rikic (Bartzelona,1986), artista elektronikoa. Bere praktika artistikoa kode sortzailera eta elektronikara dago bideratuta. Hain zuzen, objektu ez-digitalekin konbinatzen ditu joko esperimentalen eta instalazio robotikoen esparruko proiektu interaktibo txikiak sortzeko. Teknologiak gizartean duen eragina interesatzen zaio. Heziketara bideratutako proiektuetatik hasi eta esperimentazio soziologikoetara arte, bere proiektuek inguratu egiten gaituen ingurune digitalarekin interakzioan egoteko modu berriak proposatzen dituzte.
Nazioarteko hainbat festibaletan egon da, besteak beste, hauetan: Ars Electronica (Linz), Creative Tech Week (New York), Robotronica (Australia) eta FILE (Brasil). Horrez gain, nazioarteko hainbat erakundetan egin ditu erakusketak, adibidez, CCCBn, Arts Santa Mónican, Medialab-Pradon eta Etopian. Gainera, sariak jaso ditu Japan Media Arts Festivalen, Amaze Berlinen eta Margaret Guthman Musical Instrument Competitionen (Atlanta), eta BBVA Fundazioaren Ikertzaile eta Sortzaile Kulturalentzako Leonardo beka bat jaso zuen 2018an. Montrealgo TAGen, Austrialko QUTen, Medellíngo Platohedron, Madrilgo Medialab-Pradon eta Zaragozako Etopian egin ditu egonaldiak. Bere piezetako bat arte elektronikoko .BEEP {collection;} erakusketan gehitu dute berriki.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
artista
Tipo
Artistas y Creadores