Imagen
Imagen
Descripcion

Naiara Gallegok, argazkilari profesional eta Meraki estudioaren atzean dagoen pertsonak, eta Lore Espadak, web, grafiko eta ilustrazio diseinatzaileak, osatzen dute Mugigeldi. Irudiaren munduaren jarraitzaile sutsuak, euren indarrak batu dituzte munduari gogorarazteko animazioaren lehen urratsak.

Naiara oso txikitatik hasi zen argazkilaritzaz interesatzen; urteekin bere talentua garatu zuen eta ikus-entzunezkoen esparruan ikerketa-lanean hasi zen, teknika berrien bila.

Naiara bezalaxe, Lorea ere oso gazte konturatu zen irudiaren munduarekiko zuen interesaz, hasiera batean ilustrazioarekiko, bereziki. Urteak aurrera egin ahala, diseinu grafikoaren bidez zentzu komunikatiboagoa bilatu izan dio irudiaren esparruari.   

Biak Leioako EHUko Arte Ederren fakultatean ezagutu zuten elkar eta ordutik irudiarekin lotutako proiektuak lankidetzan sortzen dihardute.
Cargo - Nota descriptiva
Naiara Gallego eta Lorea Espada
Tipo
Invitados