Ziklotropoa zootropoa eta bizikleta baten arteko nahasketan sortzen den tramankulua da. Hankak mugitzen dituzun eta ariketa fisikoa egiten duzun bitartean, irudia abian jarriko da eta ikus-entzunezko lan txiki bat ikusi ahal izango duzu. Baina ez da hau lau lantegi dibertigarri eta didaktiko hauetan ezagutuko duzun ikus-entzunezko tramankulu bakarra. Animazioaren eta zinearen hastapenetara itzultzeko honako lantegiok proposatzen dizkizugu:
26 diciembre: Zootropoa
Zinearen aitzindarietako bat den XIX. mendeko jostailuetako bat ezagutuko dugu: zootropoa. Danbor bat da, hainbat ebakidura dituena, eta horietatik begiratzean, mugimendu-ilusioa sortzen da.
27 diciembre: Pika-pika
Egun honetan koloretako argien bidez marraztuko eta animatuko dugu, linterna arrunt batzuk erabiliz. Pika-pika teknika japoniarra erabiliko dugu, iluntasun osoan argiaren dardara hartzen duena oinarri animazioa sortzeko.
28 diciembre: Stop-motion
Plastilinaren bidezko animazio lantegi honetan, fotogramaz fotograma, objektuei bizia emango diegu.
29 diciembre: Taumatropoa
Zinearen aitzindarietako bat den XIX. mendeko beste jostailuetako bat ezagutuko dugu: taumatropoa. Disko bat da, bi aldeetan bi marrazki ezberdin dituena, eta biratzean mugimendu-ilusioa sortzen du.
Lantegi guztiek pieza bat izango dute komun: Mugigeldik sortutako ziklotropoa. Honen helburua modu zuzen eta errazean animazioaren oinarrizko funtzionamendua azaltzea izango da. Lantegietako parte-hartzaile guztiek izango dute aukera bizikletaren gainera igo eta parekorik ez duen pieza honez gozatzeko.
Aukeratu lantegi bat, hainbat edo guztiak, eta eman izena! Eta ez ahaztu ziklotropora igo eta pedalei eragiteaz!
Lau lantegi dibertigarri eta didaktiko hauetan animazioaren eta zinearen hastapenetara hurbilduko gara.