Gorka Juliok bideraturiko Jule Gokoetxea eta Ekaitz Cancelaren arteko solasaldi honek zalantzan jartzen du teknologiaren garapen garaikidean materiarik ez dagoela, eta guztiz kontrakoa defendatu nahi du: ez litzateke existituko ukiezinen alde desagertu dela ematen duen materiaren lehen mailako esperientzia estetikorik , datu zentro izugarririk, kable transsozeanikorik eta azpiegitura material erraldoirik gabe. Izan ere, kapitalisten eskuetan dauden teknikak bortxatutako gorputzak materia dira; hau da, azken belaunaldan ere tresna digitalei esker gertatzen diren esplotazio eta desjabetzeak existitzen dira. Borroka politikoa ulertzeko modua erabakigarria izango da, eta herri gisa teknologiaz modu subiranoan jabe egiteko gai garen giza agentziaren mende egongo da. Zalantzarik gabe, artea da askapenaren estetika honetarako tresna garrantzitsuenetako bat: gure sormen, talentu eta asmamen guztia pizten du, eta horrek balio materiala edo neomateriala sortzen du