Gorka Julio Hurtado, 1982. urtean jaio zen Andoainen. Informatikako ingeniari teknikoa da EHUtik. Gainera, UOCek administrazio publikoan Software Libreari buruzko Masterraren titularra da. Talaios Kooperatibako lan bazkidea, Koop57 EHko bazkidea eta Teknologia libreak sustatzeko Tek Sareko kidea ere bada. «EH Digitala, Ziberburujabetzaren bidean» eta beste hainbat ekimen aktibista eta hacktibistetako partaidea eta sustatzailea izan da.
Irakasle, EHUk, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Asmoz Fundazioak eskainitako Software libreko graduondokoaren irakaslea izan da .Mondragon Unibertsitateko (MU) LEINN graduko (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua) teknologiei buruzko ikastaroko irakasle aditua izan da. Gainera, UEUk eta EHUk batera eskaintzen duten HEZIKT «IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan» graduondokoan parte hartzen du.
Kooperatibismoaren-arloko jabekuntzaren esparruan, gizarte-ekonomiako prestakuntza-prozesuetan dihardu. Kooperatzen, BerrekinBerregin eta, orain, Koopfabrika bezalako ekimen kooperatiboak sustatzeko programetan parte hartu du. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin zerikusia duen prestakuntza eskaintzen du hainbat proiektutarako. Halaber, Radio Euskadi, Euskalerria Irratia, Info 7, Jakin, Amarauna (Euskadi Irratia), Gaztezulo edo Berria hedabideetan ohiko kolaboratzailea da edo izan da. Talaiosekin, Etzi.pm sortu du, prospektibara bideratutako komunikabide digitala.