Garai bateko jolas-areto ospetsuak eta horietako makina futurista ikusgarriak ez ziren soilik jolasteko. Topagune ere bihurtu ziren; sozializatzeko, beste batzuekin harremanetan egoteko eta, askotan, lehiaketa grinatsuak egiteko lekuak ziren.
Belaunaldi oso batek gozatu zuen atrakzio berezi horiez, eta, horregatik, ezinbestekoa da horiek berrikustea, gogoratzea eta omentzea. “Arcade sKroll”-ek unibertso iraultzaile horren legatuaren zati bat hartzen du, eta, kontzertu-formatuaren bidez, murgiltze-esperientzia batean parte hartzera gonbidatzen gaitu, kolorez eta txinpartaz beteriko garai hartako (teknologia itzalien garaiko) ehunka bideo-joko eta soinu-banda gogoratuz. Arcade makinetan, start botoia jolasten hasteko baino ez da erabiltzen.
Egun honetan bertan "Bideo jokoak: Play without end" erakusketa inauguratuko dugu Tabakaleran eta maiatzaren 16ra arte egongo da ikusgai.
Belaunaldi oso batek gozatu zuen atrakzio berezi horiez, eta, horregatik, ezinbestekoa da horiek berrikustea, gogoratzea eta omentzea. “Arcade sKroll”-ek uniber