Imagen
Imagen
Descripcion

Natalia Bażowska, 1980an jaio zen, Silesian Medical Universityn (2005) eta Academy of the Fine Arts in Katowice-n burutu zituen ikasketak (2012). 2010 urtean bere doktore tesia aurkeztu zuen Silesian Medical Universityko psikiatria kliniko departamentuan: An Assessment of the visual transmission of emotions evoked in people suffering from depression. Bere sortzaile kredoan bizitzak, bere forma anitz guztiak kontuan hartuta, sortzen dion miresmena azaltzen du Bażowskak. Alde psikologikoa eta fisiologikoa biak aipatzen ditu eta baita inguruan duen mundutik jasotzen duela sormenerako inspirazioa. Naturarekiko giza harremanak ikertzen ditu bere proiektuetan. Margolaria, eskulturgilea, performerra, instalazioak eta bideoak egiten ditu. Katowicen bizi da eta bertan egiten du lan. 2015 urtean Lair izeneko erakusketa aurkeztu zuen Zachęta Project Room aretoan.

 

 
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores