Instalazioaren inaugurazioa: Irailak 8, 19:00etan.
Artista: Natalia Bazowska.
Komisarioa: Magda Kasdasz, Meeting of the project rooms proiektuaren baitan.
Itsasoko olatuek minutuko 12 zikloko frekuentzia dute; lo edo lasaitasun-egoera sakonean dagoen heldu baten arnas frekuentziaren oso antzekoa da, bere gorputza itsasoarekin sinkronizatuta balego bezala.
Natalia Bazowskak planteatutako ideia horren oinarria da gizakiaren eboluzio jatorria uretan dagoela, eta jatorri horretako alderdi batzuk gure gorputzaren zelula oroimenean biltegiratuta geratzen direla.
Laburbilduz, denok gatoz itsasotik, eta bizitzako lehenengo hilabeteak uretan murgilduta igarotzen ditugu. Urak lasaitu egiten gaitu, olatuen hotsak bakea ematen digun bitartean. Jendeari horregatik gustatzen zaio horrenbeste denbora pasatzea dutxa azpian edo bainuontzian. Urak tentsioa eta estresa kentzen du, gorputz osoa erlaxatzen du eta buru bakea ematen digu. Mendeetan zehar, kultura ezberdinetan erritu askotako elementu garrantzitsu izan da ura. Jendeak uste du urak purifikatzeko gaitasuna duela, indarra eta salbazioa ekartzen dituela.
Ideia horren oinarria da gizakiaren eboluzio jatorria uretan dagoela, eta jatorri horretako alderdi batzuk gure gorputzaren zelulaoroimenean biltegiratuta geratzen direla.