Euskaraz garatutako saioak.
Nell, Neal Stephenson-en “Diamantearen Aroa” liburuaren protagonistaren izena da. Nobelan, Nell-ek bere kaxa ikastera lagunduko dion liburu elektroniko aurreratu eta inteligente bat eskuratzen du. Liburu horri esker, ahaldundu eta bere bidea aurkituko du. Nell-en espiritua jarraitzen duen eskola honetan, ikastaroen bidez, Internet eta teknologien erabileran ahalduntzea bilatzen da.
Lantegi teoriko-praktiko-parte hartzaileen bidez, hilabetean gai bat landuko da. Eman izena interesatzen zaizunetan!
Irailak 6 (Ordutegi berezia: 16:00-20:00) - Blog baten sorrera eta kudeaketa
Blog bat abian jarri nahi duzu Hemen duzu aukera!
Lagun arteko bloga, elkarte batena, partikularra… Nola sortu? Nola kudeatu? Lantegi honetan bloga martxan jartzen eta kudeatzen ikasiko dugu.
Urriak 4 (18:00-20:00) - Lizentzia libreak
Creative Commons, lizentzia libreak, copyrigth... Zer dira? Zertarako erabili ditzakegu?
Non aurkitu lizentzia librea duten eta erabili daitezken irudiak, audioak, bideoak eta edukiak? Hori dena eta gehiago ikasiko dugu lantegi honetan.
Azaroak 8 (18:00-20:00) - Software eta Hardware librea
Zer da Software librea? Fidagarria da? Nola atera diezaiokegu probetxua? Gauza bera dira doako programak eta software librea? Eta Hardware librea? Zein da bere lekua software librearen filosofiaren barne?
Guzti hau ezagutzeko aukera duzu Nell-en eskolako saio honetan. Zatoz!
Abenduak 13 (18:00-20:00) - Programazio hastapenak
Irakurtzen ikasten dugun bitartean idazten ikasten badugu, zergatik ez dugu programatzen ikasten programak erabiltzen ditugunean?
Nell-en eskolako saio honetan, programazioaren oinarriak ikasiko ditugu, eta programatzen jarraitu ahal izateko erremintak ezagutuko ditugu.
*Norberak bere ordenagailua ekartzea beharrezkoa da. Lantegiak euskaraz izango dira.
Dokumentazioa
Nell-en espiritua jarraitzen duen eskola honetan, ikastaroen bidez, Internet eta teknologien erabileran ahalduntzea bilatzen da.