Network, Sidney Lumet, AEB, 1976, VOSE, 121’.
Network inoiz baino garaikideagoa suertatzen zait gaur. Jada 70. hamarkadan, Paddi Chayevsky gidoilariak eta Sidney Lumet zuzendariak kontsumo gizartearen anbizioa, medioen balore superfizialak eta ikuskizunaren kultura bete-betean erretratatu zituzten. Londresen bizi nintzela egin nuen topo film satiriko bortitz honekin eta, nolabait, Foxes, nire azken film laburrean eragina izan zuela iruditzen zait. Izan ere, Network filmak bere pertsonaiekiko gertutasun bat mantentzen du une oro, hauek, euren makurkeria osoan, gizarte jakin baten produktu bezala dira erretratatuak. Ideia hori interesgarria eta gertukoa iruditzen zait.
Mikel Gurrea
Sidney Lumet zuzendariaren 'Network' filmaren proiekzioa, Mikel Gurrea egoiliarraren gomedioz.