Orden
-4
Equipo
Año
2023
Duracion
02:36:00
Idioma
Sinopsis

Topaketa honen helburua da irudiak gaur egungo munduan zer-nolako estatutua duen pentsatzea eta horri buruz hausnartzea. Ariketa horrek, aldi berean, orainaldi edo gaurkotasun esaten diogun denbora historikoari begiratzera behartzen gaitu, irudiek ematen diguten dentsitatetik abiatuta. Abiapuntu gisa, kontuan izan behar dugu etorkizuna, modernitateko izakia definitzen zuen denbora-dimentsio hura, galdu egin dela, eta galera horrek definitzen duela gure garaia. Hori horrela, berriro ere iraganeko irudiei begiratzeko gonbidapena jaso dugu; izan ere, ikuspegi hori ez daukagunez, joera nagusia da historiaren jarraitutasun lineala eta bere izaera progresiboa zalantzan jartzea. Historiak gaur egungo bizitzan hartzen duen izaera fantasmatikoari buruzko eztabaidaren barruan, ikerketa-ildo desberdinetan aritzen diren bi pentsalariren ekarpenak azpimarratu behar dira: Andrea Soto Calderon eta Michael Marder. Eztabaida horrek, aldi berean, gai hau THAT TIME. ARTE EDERREN BILBOKO MUSEOA-TABAKALERA erakusketan garatu diren zenbait lanildorekin gurutzatzeko aukera ematen du.

Novedades
Destacado
No
Formato
Tipo Contenido
Contenido Principal
Imagen Preview/Poster
Imagen Listado
Imagen
En Home
Si